2. Bete itzazu erregearen esanak,hala egin baitzenion zinJainkoaren aurrean.
3. Ez arbuiatu erregearen nagusigoa,eta ez jardun gaiztakerian,nahi duen guztiaegiten baitu erregeak.
4. Honen esana, izan ere,ahalmen handikoa;nork galdetu hari zertan ari den?
5. Agindua bete dezanakez du inolako txarrik izanen;jakintsuak badaki noiz eta zer egin.
6. Arazo guztientzat daudealdi eta era bereziak;gizakiarentzat, berriz, atsekabe ugari.
7. Izan ere, inork ezin jakinzer gertatuko den.Adieraz ote diezaioke norbaitek?
8. Gizon-emakumeak ezin izanberen bizi-arnasaren jabe;ezin egin ihes heriotza-egunari,ezin alde egin borrokaldi honetatik.Gaiztakeriak ez du salbatukogaiztoa.
9. Hauen guztien berri izan dut,eguzkipean egin ohi direnlan guztiakaztertzen saiatu naizenean,kalte eginez, gizakiak gizakiamenderatzen duenean.