Kantarik Ederrena 4:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Arrats beherean,haizeak jo eta itzala ihesi joatean,banoa neure mirra-mendira,neure intsentsu-muinora.

7. Guztiz ederra zara, ene laztana,ederra eta akatsik gabea!

8. Zatoz Libanotik, ene emaztegaia, zatoz!Jaitsi zaitez Libanotik,jaitsi Amanako gailurretik,Senir eta Hermon tontorretatik.Utzi lehoien eta panteren mendi-zuloak.

9. Maitemindua nauzu,ene arreba, ene emaztegaia!Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez,bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.

10. Zein ederrak zure maite-laztanak,ene arreba, ene emaztegaia!Ardoa baino gozoago dira!Zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!

Kantarik Ederrena 4