Kantarik Ederrena 2:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Xaron zelaiko lore naiz ni,ibarretako lili.

2. Nola lilia arantza artean,hala ene laztana neskatxen artean.

3. Nola sagarrondoa basazuhaitz artean,hala ene maitea mutilen artean.Zein atsegin haren itzalean esertzea,zein gozo haren fruituak jatea!

4. Bere jangelara nau eraman,eta ezaugarri hau jarri dit gainean:«Maitasuna».

5. Susper nazazue mahats-opilez,indartu sagarrez,gaixo bainago maitasunez.

Kantarik Ederrena 2