Judit 7:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Zeru-lurren izenean eskatzen dizuegu eta gure erruek eta gure arbasoen bekatuek merezitako zigorra ematen digun Jainkoaren, gure arbasoen Jaunaren, izenean: egin ezazue esaten dizueguna».

29. Bildutako jende guztia, aho batez, negar-zotinka hasi zen eta deiadar egin zioten denek Jainko Jaunari oihu handiz.

30. Oziasek esan zien: «Izan adore, senideok! Euts diezaiogun beste bost egunez eta bitartean Jauna, gure Jainkoa, errukituko zaigu berriro, ez baikaitu betiko utziko.

31. Bost egun horien buruan laguntzarik ez badugu, eginen dut zuek esana».

Judit 7