Judit 6:6-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Orduan, nire gudarien ezpatak eta nire ofizialen lantzak saihetsak zulatuko dizkizute. Ni itzultzean, zu ere zaurituen artean eroriko zara.

7. Orain, nire gudariek lurralde menditsu horretara eramango zaituzte eta maldetan dauden hirietako batean utziko.

8. Ez zara hilko oraingoz, baina israeldarrekin batera garbituko zaitugu.

9. Eta ez ipini horrelako aurpegirik, harrapatuko ez ditugula espero baituzu zeure baitan. Hala esan dut eta ez da bete gabe geldituko nire hitz bat ereĀ».

Judit 6