Judit 4:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Judea osoan bizi ziren israeldarrek entzun zuten Holofernesek, asiriarren errege Nabukodonosorren gudalburu nagusiak, herrialde haietan egin zuena eta nola erraustu zituen tenpluak, dena harrapatu ondoren;

2. erabat izutu eta larriturik gelditu ziren Jerusalemi eta Jaunaren, beren Jainkoaren, tenpluari zer gertatuko.

3. Izan ere, itzuli berriak ziren erbestetik, bildu berria zen Judeako herria eta sagaratu berriak zituzten Jainkoaren etxea, ontziak eta aldarea.

4. Orduan, mezulariak bidali zituzten Samaria, Kona, Bet-Horon, Belmaim, Jeriko, Koba eta Aisora hirietara eta Salemgo haranera.

5. Hala, hiri haietakoek mendi garaietako gailurrak hartu zituzten, hango herrixkak gotortu, borrokarako prestatu eta janariak metatu, uzta bildu berria baitzuten.

6. Aldi hartan Jerusalemgo apaiz nagusia zen Joakimek gutuna idatzi zien Betulia eta Betomestaim hirietakoei. Hiri hau Esdrelon aurrean dago, Dotaimdik hurbil dagoen lautadaren sarreran.

Judit 4