Judit 3:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hiri haietakoek mezulariak igorri zizkioten Holofernesi bake-mezu honekin:

2. «Zeure esku gaituzu gu, Nabukodonosor errege handiaren zerbitzariok. Har gaitzazu zeuk nahi duzun eran.

3. Zeure esku dituzu gure abeltegiak, gure lur eta gari-soroak, gure artalde eta behi-taldeak, baita gure kanpalekuetako eskortak ere; har itzazu zeure gogara.

4. Gure hiriak eta bertako bizilagunak zeure esklabo dituzu. Zatoz eta sar zaitez beraietan zeure gogara».

5. Heldu ziren mezulariak Holofernesengana eta adierazi zioten mezua.

Judit 3