Judit 2:18-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. eta hornidura asko gudari bakoitzarentzat; baita urre eta zilar ugari ere erregearen jauregitik.

19. Abiatu zen Holofernes bere gudaroste osoarekin, Nabukodonosor erregearen etorrera prestatzera. Eufrates ibaitik mendebaldera zeuden lurralde guztiak hartu behar zituen bere guda-gurdi, zaldun eta aukerako gudariekin.

20. Jende-multzo izugarria ere bildu zitzaien, larrapote-piloa bezain ugaria, basamortuko hondarra bezain kontaezina.

Judit 2