Judit 16:5-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Jaun ahalguztidunak, ordea,huts eragin dieemakumearen eskuz.

6. Haien buruzagia ez zutengudari gazteek bota,ez titanek zauritu,ez erraldoiek garaitu,baizik eta Juditek,Merariren alabak,zuen menderatubere aurpegi ederraz.

7. Alargun-soinekoa erantzi zuen,israeldar atsekabetuakjaikiarazteko.Usaingarriz igurtzi zuen aurpegia,

8. xingolaz lotu ile-adatsaeta lihozko soinekoa jantzi,etsaia liluratzeko.

9. Juditen sandaliekbegiak erakarri zizkioteneta haren edertasunak txoratu.Ezpataz lepoa moztu zion!

10. Ikaratu egin ziren pertsiarrakJuditen ausardiagatik,mediarrak izutuharen kemenarengatik.

11. Gure jende xeheak deiadarra botaeta etsaiak beldurtu;gure jende gaixoak oihu egineta etsaiak izutu;haiek irrintzi egineta etsaiak sakabanatu.

12. Gizontto batzuekzituzten alderik alde zulatu;iheslari beldurti bailiran zauritu.Ene Jaunaren guduan hil ziren.

13. «Kantu berria kantatuko diotene Jainkoari.Handia eta ospetsua zara, Jauna,miresgarria zeure indarrarengatik,garaiezina!

Judit 16