Judit 16:1-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Juditek esan zuen:«Hasi kantatzen ene Jainkoaridanbolinekin,kanta Jaunari txilinekin,egin berarentzat gorespen-kantua,goratu eta dei egin beraren izenari!

2. Gerrak desegiten dituenJauna baita Jainkoa;herriaren erdian ezartzen dubere oihal-etxola.Berak libratu naupertsegitzen nindutenen eskutik.

3. Iparraldeko mendietatikzetozen asiriarrak,milaka eta milaka gudarirekin.Haien jende-multzoakibarrak bete zituen,haien zalditeriak mendixkak estali.

4. Gure lurraldearisu eman behar omen zioten,gure gazteak ezpataz sarraskitu,gure umeak lurrera jaurti,gure haurrak harrapatu,gure neskatxak bahitu.

5. Jaun ahalguztidunak, ordea,huts eragin dieemakumearen eskuz.

6. Haien buruzagia ez zutengudari gazteek bota,ez titanek zauritu,ez erraldoiek garaitu,baizik eta Juditek,Merariren alabak,zuen menderatubere aurpegi ederraz.

7. Alargun-soinekoa erantzi zuen,israeldar atsekabetuakjaikiarazteko.Usaingarriz igurtzi zuen aurpegia,

8. xingolaz lotu ile-adatsaeta lihozko soinekoa jantzi,etsaia liluratzeko.

9. Juditen sandaliekbegiak erakarri zizkioteneta haren edertasunak txoratu.Ezpataz lepoa moztu zion!

10. Ikaratu egin ziren pertsiarrakJuditen ausardiagatik,mediarrak izutuharen kemenarengatik.

11. Gure jende xeheak deiadarra botaeta etsaiak beldurtu;gure jende gaixoak oihu egineta etsaiak izutu;haiek irrintzi egineta etsaiak sakabanatu.

12. Gizontto batzuekzituzten alderik alde zulatu;iheslari beldurti bailiran zauritu.Ene Jaunaren guduan hil ziren.

13. «Kantu berria kantatuko diotene Jainkoari.Handia eta ospetsua zara, Jauna,miresgarria zeure indarrarengatik,garaiezina!

14. Zerbitza zaitzatela diren guztiek,zuk agindu eta hasi baitira izaten,zuk arnasa eman eta eratu zenituen.Inork ezin aurka eginzure ahotsari.

15. Zure aurrean mendiakdardaratu egingo diraberen oinarrietan,eta urperatuko,haitzak ezkoa bezala urtuko;begirune dizutenentzat, ordea,onbera zara zu.

Judit 16