Judit 15:13-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Judit eta berarekin zeuden emakumeak olibondo-adarrez koroatu ziren. Judit jende guztiaren aurrean zihoan, emakume-taldea gidatuz. Atzean israeldar gizasemeak zihoazen, armak eskuan, koroak buruan eta gorazarreak ezpainetan.

14. Orduan, Israel herriaren erdian, esker oneko kantu hau kantatu zuen Juditek, eta herri osoak ahots handiz erantzuten zion haren gorespenari.

Judit 15