Judit 14:17-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Sartu zen, gero, Judit egondako oihal-etxolan eta, emakumea ez aurkitzean, gudariengana atera zen lasterka eta deiadarka:

18. «Errebelatu egin dira esklaboak! Emakume hebrear batek barregarri utzi du Nabukodonosor erregearen etxea! Horra, burua mozturik datza Holofernes lurrean!»

19. Hitz hauek entzutean, asiriar gudarostearen buruzagiek, erabat izuturik, jantziak urratu eta kanpalekuaren erdian oihu eta garrasi handiak egin zituzten.

Judit 14