Judit 14:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Eguna argitzean, eseki zuten harresian Holofernesen burua. Gizon bakoitzak bere armak hartu eta, taldetan antolaturik, irten ziren denak mendi-maldetara.

12. Asiriarrek, ikusi zituztenean, horren berri bidali zieten beren gudalburuei, mila gizoneko taldeen buruei eta gainerako taldeburuei.

13. Hauek Holofernesen oihal-etxolara joan eta esan zioten Bagoari, Holofernesen arazoen arduradun nagusiari: «Iratzar ezazu gure jauna. Esklabo horiek gure kontra borrokatzera jaisteko ausardia izan dute. Denak garbi ditzagun nahi dute nonbait».

14. Sartu zen Bagoa eta barruko atea jo zuen, Holofernes Juditekin lo egongo zelakoan.

Judit 14