Judit 13:19-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Jainkoaren indarraz oroituko den herriari ez zaio inoiz ere ahaztuko zuk Jainkoarengan izandako itxaropena.

20. Eman biezazu Jainkoak beti goratua izatea eta beraren ondasunak hartzea, zeure bizia arriskuan jarri baituzu, gure herria zein zanpatua zegoen ikusirik. Gure Jainkoaren aurrean zuzen jokatuz, gure hondamendia eragotzi duzu».Eta herri osoak esan zuen: «Hala bedi! Hala bedi!»

Judit 13