25. Josuek esan zuen: «Akan, Jaunak gaur bota diezazula gainera erakarri diguzun ezbeharra!»Eta israeldar guztiek harrika eman zieten Akani eta etxekoei; gero, beraren gauzak erre eta harriz estali zituzten.
26. Ondoren, harri-pilo handia ezarri zioten gainean Akani. Han dago oraindik harri-piloa. Horregatik deritza toki hari gaurdaino «Akor ibarra», hau da, «Ezbehar-ibarra».Orduan baretu zen Jaunaren haserrea.