Josue 22:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Jordan ingurura heldu zirenean, artean Kanaanen zirela, aldare handi eta ikusgarria eraiki zuten.

11. Jakinarazi zieten israeldarrei Ruben eta Gaden leinuetako eta Manasesen leinu erdiko gizonek aldarea eraiki zutela Jordan ibai inguruan, Kanaanen aurrez aurre, israeldar lurraldeaz beste aldera;

12. eta israeldar elkarte osoa bildu zuten Xilon, leinu haiei erasotzeko asmoz.

13. Aurrez, ordea, Pinhas, Eleazar apaizaren semea, bidali zieten Galaadera,

Josue 22