Josue 21:43-45 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

43. Horrela eman zion Jaunak Israel herriari beraren arbasoei zin eginez agindutako lurralde osoa. Israeldarrak beraren jabe egin ziren eta bertan jarri bizitzen.

44. Jaunak lasaitasuna eman zien beren lur-muga osoan, beraien arbasoei zin egin bezala. Etsaietako batek ere ezin izan zien aurre egin, Jaunak eskura eman baitzizkien guztiak.

45. Jaunak israeldarrei egindako promes eder haietarik batek ere ez zuen huts egin, denak bete ziren.

Josue 21