2. Jakinarazi zioten Jerikoko erregeari israeldar batzuk sartu zirela hirian gau hartan eta lurraldea ikertzera zetozela.
3. Orduan, mandatu hau bidali zion erregeak Rahabi:—Irtenarazi etxean sartu zaizkizun gizon horiek, gure lurraldea ikertzera etorri baitira.
4. Emakumeak, ordea, gorde egin zituen gizonak, eta erantzun zien guardiei:—Bai, etorri zaizkit gizon horiek etxera, baina nik ez nekien nongoak ziren.
5. Arratsean, hiriko atea itxi baino lehen, alde egin dute eta ez dakit nora joan diren. Haien ondoren berehala joaten bazarete, harrapatuko dituzue.
6. Emakumeak, ordurako, etxe gainera eramanak eta bertan metaturik zituen liho-sorta artean ezkutatuak zituen gizonak.
7. Guardiak Jordanerako bidera, igarolekuetara, joan ziren haien bila. Hiritik atera zirenean, itxi egin zuten atea.
8. Israeldar haiek artean lotarako etzan gabe zeudela, Rahabek etxe gainera igo