Josue 19:17-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Laugarrenez zotz egin eta Isakarren leinuko senitarteei egokitu zitzaien.

18. Hona hemen haien lurraldeak hartzen zuena: Izreel, Kesulot, Xunem,

19. Hafaraim, Xion, Anaharat,

20. Rabit, Kixion, Ebetz,

21. Remet, En-Ganim, En-Hada eta Bet-Patzetz.

22. Muga, Tabor hiritik, Xahatzimatik eta Bet-Xemexetik igarotzen zen eta Jordan ibaian bukatzen; guztira hamasei hiri ziren, beren herrixkekin.

23. Hori izan zen isakartarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.

Josue 19