Jonas 1:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Kapitainak hurbildu eta esan zion: «Zer egiten duzu hor lotan? Altxa eta egiozu otoitz zeure jainkoari, ea gutaz arduratzen den eta ez garen galtzen».

7. Marinelek honela ziotsaten elkarri: «Zotz egin dezagun, zoritxar honen erruduna nor den jakiteko».Zozketa eginik, Jonasi atera zitzaion.

8. Honela galdetu zioten, beraz:—Esaguzu: zergatik datorkigu zoritxar hau? Zer egiten duzu hemen eta nondik zatoz? Nongoa zara? Zein herritakoa?

9. Jonasek erantzun zien:—Hebrearra naiz eta Jauna gurtzen dut, zeruko Jainkoa, itsasoa eta lehorra egin zituena.

10. Eta gertatuaren berri eman zien. Jaunarengandik ihesi zebilela jakitean, beldur-ikarak hartu zituen.—Zergatik egin duzu hori? —galdetu zioten—.

Jonas 1