1. Jo turuta Sionen!Egin irrintzi nire mendi santuan!Ikara bedi lurraldeko jende guztia,bai baitator Jaunaren eguna,gainean da.
2. Ilunpearen eta itzal beltzaren eguna,hodeien eta laino beltzaren eguna.Hor dator,egunsentia mendi gainetara bezala,gudaroste ugari eta indartsua.Ez da egundainohorrelakorik ikusi,ezta ikusiko ere berriromenderen mendetan.
3. Haien aurretik suak irentsi,haien atzetik garrak kiskali.Lehen, lurra baratze eder;gero, eremu gorri.Ez die ezerk ihes egiten.
4. Zaldiak dirudite,zaldunak bezala korrika.