Job 40:2-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. «Ba al da Ahaltsuarekin eztabaidatu nahi duenik?Jainkoa kritikatu nahi duenak, erantzun beza».

3. Jobek erantzun zion Jaunari:

4. «Ni ez naiz inor, zer erantzungo dizut?Eskuaz ahoa itxiko dut.

5. Behin eta birritan hitz egin dut,eta ez dut beste erantzunik erantsiko».

6. Orduan, Jaunak ekaitzaren erditik erantzun zion Jobi:

7. «Presta zaitez, adorerik baduzu,nire galderei erantzuteko.

8. Arrazoia kendu nahi al didazu eta ni gaitzetsizeure burua zuzenesteko?

9. Jainkoak adina indar al duzueta harena bezain ahots ozena?

Job 40