4. «Non zeunden zu munduari oinarriak jarri nizkionean?Esadazu, horren jakintsu baldin bazara.
5. Nork erabaki zizkion neurriak? Ba al dakizu?Nork egin zituen beronen planoak?
6. Zeren gainean ditu bere oinarriak finkatuak,nork ipini zion giltzarria,
7. goizeko izarrak aho batez abesteneta zerutar izaki guztiak poz-irrintzika ari zirela?
8. «Nork itxi zizkion ateak itsasoari,amaren sabeletik indarrez irten zenean?
9. Nik eman nizkion hodeiak soinekotzateta behe-lainoa ume-zapitzat,
39-40. «Zuk ekartzen al diezu harrapakina lehoi emeeizelatan jartzen direnean sastraka artean,edo haien kumeen gosea asetzengordelekuan kuzkurturik daudenean?
41. Nork prestatzen dio beleari jatekoa,beraren kumeek, goseak noraezean dabiltzalarik,Jainkoari txio egiten diotenean?