Job 38:20-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Eramango al zenituzke beren herrialderaeta erakutsiko etxerako bidea?

21. Jakingo duzu, jaioa baitzinen ordurako,eta hainbeste urte dituzu, gainera!

22. «Izan al zara elur-biltegietan?Ikusi al dituzu kazkabar-gordailuak?

23. Larrialdirako ditut prestaturik,gerra- eta borroka-egunerako.

24. «Zein aldetatik barreiatzen da argia?Nondik sartzen ekialdeko haizea lurrera?

25. Nork prestatzen dizkio ibilbideak euri-jasari,nork egiten bidea tximista eta trumoiari,

26. biztanlerik gabeko lurraldeetaneta basamortu bakartietan ere euria egin dezan,

Job 38