Job 37:6-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. «Elurrari “Jausi lur gainera” agintzen dioneaneta euri-jasa izugarriak bidaltzean,

7. gizakiaren jarduera gerarazten du,berak egindakoaz guztiak ohar daitezen.

8. Piztiak gordelekuetan sartzen diraeta han gelditzen ezkutuan.

9. Haize-erauntsia hegoaldetik irteten daeta hotza ipar-haizetik.

10. Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da,ur-azala hormatzen.

11. Berak betetzen ditu hodeiak hezetasunezeta tximistekin batera sakabanatzen;

12. jirabiraka ibilarazten ditu,berak agindutako guztia mundu osoan bete dezaten;

13. eta hauek guztiak erabiltzen ditulurra zigortzeko nahiz mesede egiteko.

14. «Entzun hau, Job;hartzazu astia Jainkoaren mirariak hausnartzeko.

Job 37