1. Elihuk jarraitu zuen:
2. «Bidezkoa iruditzen al zaizu“Jainkoa baino zuzenagoa naiz” esatea?
3. Jainkoari esan diozu: “Zer axola dizu,zer irabazi dut bekaturik ez egiteaz?”
4. Zeuri eta zeure lagunei erantzungo dizuet batera.
5. «Begira arretaz ortziari,so egin zeu baino askoz gorago dauden hodeiei.
6. Bekatu egiten baduzu, Jainkoari zer?Hobenak ugaritu arren, zer kalte hark?