Job 33:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Jainkoaren espirituak egin ninduen,Ahaltsuaren arnasak biziarazten nau.

5. «Erantzun, ahal baduzu,presta zaitez aurre egiteko.

6. Biok pareko gara Jainkoaren aurrean,ni ere buztinez moldatua izan nintzen.

7. Beraz, ez izan nire beldur,ez dizut-eta neure agintea ezarriko.

8. Zeuk esan duzu nire aurrean,oraindik entzuten ari naiz zure hitzak:

9. “Garbi nago, bekaturik gabe;guztiz errugabea naiz.

10. Baina Jainkoak aitzakiak asmatzen ditu nire aurka,etsaitzat hartzen nau;

11. oinak zepoan sartzen dizkit,nire ibilbide guztiak zelatatzen”.

Job 33