Job 32:17-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Esku hartu nahi dut neure aldetik,dakidana azaldu neuk ere;

18. hitzez betea bainago,barruko indar batek egiten dit bultza.

19. Nire barrua lehertzear dago,nora irtenik ez duen ardoaren eraginezzahagi berriak bezala!

20. Hitz egin behar dut, hustu eta lasaitzeko;ahoa zabaldu eta erantzun egingo dut.

21. Ez naiz inoren alde jarriko,ez dut inor lausengatuko.

22. Gainera, ez dakit lausengatzen;bestela, egin ninduenak berehala deuseztatuko ninduke.

Job 32