Job 24:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Behartsuak bide bazterrera botatzen dituzte,dohakabe guztiak ezkutatzera behartzen.

5. Gizagaixo hauek, basamortuko basastoak bezala,goizetik arratsera ibiltzen diraberen umeentzako elikagai bila;

6. inoren soroan galburuak biltzen dituzte,gaiztoaren mahastian hondarrak;

7. biluzik ematen dute gaua,jantzirik gabe, zerez estali ez dutela;

8. mendietako zaparradak blai egiten ditu,non babesturik ez, eta harkaitzaren kontra jartzen dira.

9. Babesten dituenaren besoetatik eramaten dituzte umezurtzak,dohakabeari bahituran hartzen haurra.

Job 24