Job 22:8-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Gizon ahaltsu eta lurraldearen jabe,bertan ezarritako pribilegiatua zinenez,

9. alarguntsak esku-hutsik bidaltzen zenituen,umezurtzak gaizki hartzen.

10. Horregatik inguratzen zaituzte lakioek,bat-bateko izu-ikarek asaldatzen.

11. Ilunpetan zaude ezer ikusi ezinda,uholdeek azpiratua bezala.

12. «Ondo goian daude gero izarrak!Bada, are gorago dago Jainkoa.

13. Zuk diozu: “Zer daki Jainkoak?Nola epai lezake hodeitzar beltzez beste aldetik?

14. Hodeiz estalia dago eta ez du ikusten,zerumugetan bakarrik ibiltzen da”.

Job 22