Job 22:18-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Jainkoak bete zizkien etxeak ondasunez,baina urruti zegoen harengandik gaiztoen egitasmoa.

19. Gaiztoen zoria ikustean, poztu egingo dira zuzenak,errugabeek iseka egingo:

20. “Horra gure etsaiak deuseztatuak,suak irentsi ditu horien ondasunak”.

21. «Adiskidetu, beraz, eta egin bakeak Jainkoarekin;horrela itzuliko zaizu zoriona.

22. Onartu hark emandako irakaspena,eta gorde bihotzean.

Job 22