Job 1:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Satanek erantzun zion:—Hutsaren truke errespetatzen zaituelakoan ala?

10. Ez al duzu, bada, zeuk ongi babesten bera, beraren etxea eta daukan guztia? Egiten duen guztia bedeinkatzen diozu, eta aziendak ugaritzen ari zaizkio herrialde osoan.

11. Baina luzatu eskua eta uki iezaiozu daukan guztia; baietz madarikatu aurpegira!

12. Jaunak esan zion:—Konforme! Heure esku dituk haren ondasun guztiak, baina ez gero bera ukitu!Orduan, alde egin zuen Satanek.

Job 1