3b-4. ).
38. eta haren hitzak ere ez du zuen baitan lekurik, hark bidaliarengan ez sinesteak erakusten duen bezala.
39. Liburu Santuak arretaz aztertzen dituzue, betiko bizia haietan aurkituko duzuelakoan; horra, bada, Liburu Santuek ere nire alde egiten dute testigantza;
40. halere, ez duzue niregana hurbildu nahi betiko bizia izateko.
41. «Ez dut gizakiengandiko ohorerik onartzen.
42. Baina ongi ezagutzen zaituztet eta badakit ez duzuela Jainkoa maite.