Joan 20:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Irten ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea eta hilobirantz jo zuten.

4. Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira.

5. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu.

6. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen,

7. baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik.

Joan 20