Joan 18:29-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Pilatok kanpora irten eta galdetu zien:—Zertaz salatzen duzue gizon hau?

30. Haiek erantzun zioten:—Gaizkilea ez balitz, ez genizukeen ekarriko.

31. Pilatok esan zien:—Eraman zeuek eta epaitu zeuen legearen arabera.Judu-agintariek erantzun:—Guri ez zaigu zilegi inor heriotzara kondenatzea.

32. Horrela beteko zen Jesusek esana, zein heriotzaz hilko zen adierazi zuenean.

33. Pilato barrura sartu zen berriro eta, Jesusi deituz, galdegin zion:—Zu al zara juduen erregea?

Joan 18