Joan 16:29-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Ikasleek esan zioten:—Orain bai mintzo zarela argi, eta ez irudi bidez.

30. Ziur dakigu orain dena dakizula eta ez duzula inork galdetu beharrik; honengatik sinesten dugu Jainkoarengandik etorri zarela.

31. Jesusek erantzun zien:—Orain sinesten duzuela?

32. Hara, badator ordua —hobeto esan, heldua da—, nor bere aldetik sakabanatu eta bakarrik utziko nauzuena. Baina ni ez nago bakarrik, nirekin baitago Aita.

Joan 16