Joan 13:8-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Pedrok, berriro:—Zuk ez didazu sekula niri oinik garbituko.Jesusek erantzun:—Garbitzen ez bazaitut, ez duzu nirekin zerikusirik izango.

9. Simon Pedrok esan zion:—Jauna, orduan, oinak ez ezik, eskuak eta burua ere bai.

10. Jesusek erantzun:—Bainatu denak ez du garbitu beharrik, erabat garbi baitago, eta zuek garbi zaudete, baina ez denok.

11. Izan ere, bazekien zeinek salduko zuen; horregatik esan zuen: «Ez zaudete denok garbi».

12. Oinak garbitu zizkienean, soingainekoa jantzi, berriro mahaian eseri eta esan zien: «Ulertzen duzue egin dizuedana?

13. Zuek Maisu eta Jauna deitzen didazue, eta arrazoi duzue, halaxe bainaiz.

Joan 13