Joan 13:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Pazko-jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen.

2-3. Deabruak Simon Iskarioteren seme Judasi sartua zion buruan Jesus saltzeko asmoa. Jesusek bazekien dena bere esku jarri ziola Aitak, eta Jainkoarengandik etorria zela eta Jainkoarengana zihoala. Afaltzen ari zela,

4. mahaitik jaiki, soingainekoa erantzi eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen.

Joan 13