Joan 11:6-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. hau gaixo zegoela jakinda ere, Jesus beste bi egunez gelditu zen zegoen lekuan.

7. Ondoren, esan zien ikasleei:—Goazen berriro Judeara.

8. Ikasleek esan zioten:—Maisu, oraintsu juduek harrika egin nahi zizuten, eta hara zoaz berriro?

9. Jesusek erantzun zien:—Ez al ditu hamabi ordu egunak? Egunez dabilenak ez du estropezu egiten, eguzkiak argitzen baitio bidea;

10. baina gauez dabilenak estropezu egiten du, ez baitu argirik.

11. Eta erantsi zuen:—Lazaro gure adiskidea loak hartu du; baina banoa iratzartzera.

12. Esan zioten, orduan, ikasleek:—Jauna, loak hartu badu, sendatuko da.

13. Jesusek Lazaroren heriotzaz esan zuen hori, baina ikasleek ohiko loaz ari zela uste zuten.

Joan 11