Joan 11:33-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Jesusi, orduan, Maria eta beronekin zetozen juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin zion eta, zeharo hunkiturik,

34. esan zuen:—Non ipini duzue?Erantzun zioten:—Jauna, zatoz eta ikusi.

35. Jesusek negarrari eman zion.

36. Han zeuden juduek esan zuten:—Bai maite zuela!

37. Baina batzuek esan zuten:—Itsuaren begiak ireki zituen honek, ezin ote zuen hau hiltzea galarazi?

Joan 11