Joan 10:39-42 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

39. Berriro atxilotu egin nahi izan zuten, baina hark ihes egin zien eskuetatik.

40. Berriro Jordanez beste aldera joan zen Jesus, garai batean Joan bataiatzen ari izan zen lekura. Han gelditu zen aldi batez,

41. eta jende asko joaten zitzaion. Honela zioten: «Joanek, egia esan, ez zuen mirarizko seinalerik batere egin, baina honetaz esan zuen guztia egia zen».

42. Eta han askok sinetsi zuten Jesusengan.

Joan 10