Joan 10:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. «Neu naiz artzain ona; artzain onak bere burua ematen du ardien alde.

12. Morroiak, otsoa etortzen ikusi orduko, ardiak utzi eta ihes egiten du, ez baita artzaina eta ardiak ere ez baititu bereak. Orduan, otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu.

13. Izan ere, morroiari lansaria zaio axola eta ez ardiak.

14. «Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek,

Joan 10