Jeremias 9:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Horregatik, honela diot nik, Israelen Jainkoak: Herri honi belarmina emango diot jateko, ur pozoitua edateko.

15. Sakabanatu egingo ditut, ez hauek, ez hauen gurasoek ezagutu ez dituzten nazioen artean; etsaia bidaliko diet atzetik ezpatarekin, denak suntsitu arte».

16. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Ea, egin dei emakume erostariei!Aurkitu trebeenak, eta betoz!»

17. Bai, datozela bizkor,abes dezatela erosta guregatik!Urtu bitez gure begiak malkoz,gerta bitez blai betazalak negarrez!

Jeremias 9