Jeremias 6:22-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Honela dio Jaunak:«Begira, herri bat datoriparraldetik,nazio handi bat abiatu damunduaren azken muturretik.

23. Gezi-uztaiez eta lantzazarmatuak datoz;ankerrak dira eta gupidagabeak;itsas orroa bezalako deiadarrez,zaldiz datoz,borrokarako lerroturik,zure aurka,Sion hiri eder».

24. Jerusalemen jendeak dio:«Horren berri jakitean,indarge gaude, estu eta larri,emakumea erdiminetan bezala.

25. Ez irten landara,ez ibili bideetan!Hor dago etsaia armaturik,nonahi beldurra nagusi!»

26. Jerusalem, estali dolu-jantziz,irauli hautsetan,egin dolu seme bakarrarenheriotzakoan bezala,egin negar saminki,bat-batean etorriko baitahondatzailea zure gainera.

Jeremias 6