Jeremias 49:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Zertan harrotu zeure haran joriaz,hiri galdu hori?Zeure ondasunetan fidatzen zinen,inor ez zelazuri erasotzeko gauza pentsatuz.

5. Izu-ikara bidaliko dizut, bada,alde guztietatik.Nork bere aldetikemango dio ihesari,eta inor ez sakabanatuak biltzeko.Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

6. «Baina ondoren, aldatuko dut amondarren zoria. Nik, Jaunak, esana».

7. Jaun ahalguztidunaren mezua edomdarrentzat:«Ez ote jadanikjakinduriarik Temanen?Ez ote hango jakintsuakaholku emateko gauza?Akabo otehaien jakinduria famatua?

8. Dedango jendeok, itzuli, joan ihesi,ezkutatu koba-zuloetan!Kontuak hartzeko garaia baita,hondatu egingo ditutEsauren ondorengoak.

Jeremias 49