Jeremias 49:30-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Hatzorko bizilagunok,egizue ihes arin,ezkutatu koba-zuloetan!Hala diot nik, Jaunak.Babiloniako erregeNabukodonosorrekzuen aurkako erabakia hartua du,egitasmoa mamitua.

31. «Jaiki, babiloniarrok, eraso herriari:ate eta morroilorik gabe,bakar-bakarrik, seguru eta lasaibizi den herriari.Hala diot nik, Jaunak.

32. Harrapakin gisa hartzen dizkietegamelu eta artaldeak.Lau haizeetara sakabanatuko ditutbeduino horiek,alde guztietatikerakarriko diet hondamena.Hala diot nik, Jaunak.

33. Hatzor hiriatxakal-zulo bihurtuko da,basamortu betiko:ez da han aurrerantzeangizakirik biziko».

34. Sedekias Judako errege egin eta laster, mezu hau adierazi zion Jaunak Jeremias profetari Elam herrialdearentzat:

35. «Honela diot nik,Jaun ahalguztidunak:Elamen guda-indarraksuntsituko ditut,haren gudaririk bikainenakapurtuko.

Jeremias 49