Jeremias 48:42-46 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

42. Moab ez da herri izango,nire aurka bere burua altxatu baitu.

43. Hala diot nik, Jaunak:Izua eta zuloa eta zepoa zuretzat,Moaben bizi zaren horrentzat:

44. izuaren erasotik ihes egin dezanazuloan jausiko da;zulotik ihes egin dezanazepoan harrapatua geldituko.Zigorra bidaliko diot Moabikontuak hartzeko egunean.Hala diot nik, Jaunak.

45. «Ihesi doazenak, akiturik,Hexbonen babesean gelditu dira;baina sua jalgitzen da Hexbondik,sugarrak zabaltzenSihon erregearen jauregitik,guztia kiskaliz:Moabeko haranak eta goi-lautada.

46. Zer zoritxarra zuretzat, Moab!Galdua zara, Kemoxen herri hori!Zure seme-alabakgatibu eraman dituzte atzerrira.

Jeremias 48