Jeremias 48:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. «Hautsia utzi dute Moab,haurren garrasiak entzuten dira.

5. Negar batean doazLuhiteko aldapan gora;garrasi erdiragarriak diraHoronaimgo aldapan behera.

6. Zoazte ihesi! Salbatu bizia!Egin lasterkabasamortuan basastoak bezala!

7. Moab, zeure indar eta ondasunetanfidatu zara:hara orain zu ere konkistatua!Zure jainko Kemox erbestera doa,bere apaiz eta buruzagiekin.

8. Hiri guztietan ari da suntsitzailea,ez da bat ere libratzen:dena hondatua eta galduaharanean eta goi-lautadan.Hala diot nik, Jaunak.

Jeremias 48