11. «Igo Galaadera, sendabelar bila,Egiptoko herri!Alferrik dituzu sendabide guztiak:zuretzat ez dago erremediorik.
12. Atzerriek badutezure porrotaren berri,lur osoa betea dute zure garrasiek.Gudariak gudariarekintupust egineta lurrera erori dira biak!»
13. Nabukodonosor Egiptori erasotzeko zorian zegoela, mezu hau adierazi zion Jaunak Jeremias profetari:
14. «Iragarri Egipton,aldarrikatu Migdolen,adierazi Menfis eta Tafnesen:“Erne, presta borrokarako!Dena irensten ari da ezpatazuen inguruan!”