Jeremias 43:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Eta, Jaunaren esanari jaramonik egin gabe, Egiptora joan eta Tafnes hiriraino iritsi ziren.

8. Tafnesen zegoela, honela hitz egin zion Jaunak Jeremiasi:

9. «Hartu harritzar batzuk eta sartu faraoiaren Tafnesko jauregi aurrean dagoen buztinezko zoruan; egin hori judatarren aurrean,

10. eta eman mezu hau: “Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Babiloniako errege Nabukodonosor neure zerbitzaria ekarraraziko dut, eta Jeremiasek lurrean sartu dituen harri horien gainean ezarriko ditut haren tronua eta gaineko oihal-estaldura.

11. Etortzean, garaitu egingo du Egipto eta nor berari dagokionera eramango: heriotzarako dena heriotzara, erbesterako dena erbestera, ezpatarako dena ezpatara.

Jeremias 43